Itxi

8. etapa

Brambilla da lider berria, erakustaldia eman ondoren

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Mikel Landa faboritoen taldean sartu da, minutu eta 41 segundora. Dumoulin gaur arteko liderrak bi minutu eta 51 segundo galdu ditu.

Brambilla, helmugan. Argazkia: Efe.

Gianluca Brambilla italiarrak egun borobila izan du, Italiako Giroko zortzigarren etapa irabazi eta sailkapeneko lider jarrita. Etapak 186 kilometroko ibilbidea izan du Foligno eta Arezzo artean.

Bellanoko txirrindularia bakar-bakarrik sartu da helmugan,  Alessandro de Marchi (BMC) eta Matteo Montaguti (AG2R) Alpe de Potiko igoeran atzean utzita, helmugatik 23 kilometrora.

Mikel Landa zortzigarren izan da etapan. Irabazlearengandik minutu eta 41 segundora sartu da, Nibali, Valverde eta beste faborito batzuekin batera. Tom Dumoulinek bi minutu eta 51 segundo galdu ditu.

Sailkapen nagusian, Brambillak minutu eta sei segundoko aldea du Montagutirekin. Lider berria azken postuan aterako da igandeko 40,5 kilometroko erlojupekoan.


"600">

Albisteak (3)