9. etapa
Mikel Landaren saio bikaina erlojuaren kontra
eitb.eus
Gasteiztarrak zazpi segundo besterik ez ditu galdu Nibalirekin eta lau atera Valverderi. Roglic izan da garailea eta Brambillak elastiko arrosa mantenduko du.
Primoz Roglic (LottoNL-Jumbo) eslobeniarra izan da azkarrena Italiako Giroko 9. etapako erlojupekoan Chiantiko 40 kilometrotako zirkuituan.
Gianluca Brambilla (Etixx-Quick Step) italiarrak segundo bakar batengatik mantenduko du elastiko arrosa; Bob Jungels (Etixx-Quick Step) dago bigarren postuan eta Andrey Amador (Movistar Team) hirugarrenean.
Mikel Landa (Team SKY) gasteiztarrak saio bikaina egin du erlojuaren kontra, zazpi segundo besterik ez ditu galdu Vincenzo Nibalirekin (Astana) eta lau atera dizkio Alejandro Valverderi (Movistar Team).
Giroko sailkapen nagusian zortzigarren da Landa, 1:18ra.