Ofiziala
Landak gastroenteritisak jota utzi du Giroa, Skyk konfirmatu duenez
Erredakzioa
"Mikel oso goiz esnatu da abdominaletako min handiarekin eta azterketa medikua egin ostean, gastroenteritis biralak jota dagela ikusi dugu", esan du Iñigo Sarriegi Sky taldeko medikuak.
Mikel Landak Italiako Giroa utzi du astearte honetan egin den 10. etapan zehar. Sky taldeak konfirmatu duenez, "Landak gastroenteritisak jota utzi behar izan du Giroa".
Skyko taldeburuak sailkapen nagusiko zortzigarren postuan ekin dio Campi Bisenzio eta Sestola (219 Km) arteko etapari, Gianluca Brambilla liderarrengaik minutu eta 18 segundora. Euskal txirrindulariak gau txarra pasa du, etapan zehar hobeto sentitzeko intentzioarekin. Taldea lagun izan du, baina azkenean Giroa uzteko erabakia hartu behar izan du.
Sir Dave Brailsford Sky taldeko managerrak esan duenez, "Mikelek gau txarra pasa du, baina goizean berarekin hitz egin eta jarraitzea erabaki dugu. Etapan zehar txarrera egin du bere egoerak eta lasterketa uzteko erabakia hartu dugu. Mikelek erasokor ibiltzeko asmoa eta lasterketa animatzeko gogoa zuen, baina ezin izan du jarraitu. Gure taldeburua zen, eta asko sentitzen dugu Giroa utzi behar izatea. Talde moduan etorri gara eta hala jarraituko dugu geratzen diren etapetan".
Iñigo Sarriegi Sky taldeko medikuak Mikel Landaren egoeraz hitz egin du: "Mikel goiz esnatu da abdominaletako min handiarekin eta azterketa medikua egin ostean, gastroenteritis biralak jota dagela ikusi dugu".