Gaur, Bressanone-Andalo
Faboritoak, lehen batailarako prest
Agentziak | Erredakzioa
Steven Kruilswijk da liderra, baina Giroa ez da amaitu eta jardunaldi oso gogorrak falta dira jokatzeko. Gaurko jardunaldia maldan gora amaituko da Andalon.
Hasiera batean faboritoen multzoan ez bazegoen ere, orain Steven Kruilswijk (Lotto Jumbo) dugu Giroa irabazteko hautagai nagusia. 28 urteko holandarra fin dabil eta sailkapen nagusian 2.12ko abantaila du Chavesekin, 2.51 Nibalirekin eta 3.29 Valverderekin.
Giroa igandean amaituko da eta jardunaldi gogorrak falta dira jokatzek, hiru gora begira, gaurkoa, ostiralekoa eta larunbatekoa.
Geratzen diren 6 etapak
16. etapa, maiatzak 24, Bressanone-Andalo, 133 km. (Gaina maldan gora)
17. etapa, maiatzak 25, Molveno-Cassano d'Adda, 196 km. (laua)
18. etapa, maiatzak 26, Muggiò-Pinerolo, 234 km. (laua)
19. etapa, maiatzak 27, Pinerolo-Risoul, 161 km. (Gaina maldan gora)
20. etapa, maiatzak 28, Guillestre-Sant'Anna di Vinadio, 134 km. (Gaina maldan gora)
21. etapa, maiatzak 29, Cuneo-Torino, 150 km.
Sailkapen nagusia
.1. Steven Kruijswijk (HOL) LottoNl-Jumbo 60:41:22
.2. Esteban Chaves (COL) Orica 2:12ra
.3. Vincenzo Nibali (ITA) Astana 2:51ra
.4. Alejandro Valverde (ESP) Movistar 3:29ra
.5. Rafal Majka (POL) Tinkoff 4:38ra
.6. Ilnur Zakarin (RUS) Katusha 4:40ra
.7. Andrey Amador (CRC) Movistar 5:27ra
.8. Bob Jungels (LUX) Etixx 7:14ra
.9. Kanstantsin Siutsou (BLR) Dimension 7:37ra
10. Jakob Fuglsang (DIN) Astana 7:55ra