Azken-aurreko etapa
Taaramaek irabazi du etapa eta Nibalik liderraren elastikoa jantzi du
Erredakzioa
Vincenzo Nibalik (Astana) maglia arrosa kendu dio Esteban Chavesi eta Giroko irabazle izendatuko da igandean. Mikel Nieve (Sky) euskal txirrindulariak mendiko maglia lortu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Rein Taaramae (Katusha) estoniarrak irabazi du Italiako Giroaren 20. eta azken-aurreko etapa, Guillestre eta Sant'Anna di Vinadio arteko 134 kilometrokoa. Vincenzo Nibalik (Astana) liderraren maglia arrosa jantzi du, eta Giroko irabazle izendatuko da igandean. Gaur arte liderra izan den Esteban Chavesi (Orica) kendu dio lidertza Nibalik. Chaves bigarren izango da sailkapen nagusian eta Alejandro Valverdek (Movistar) hirugarren bukatu du lasterketa italiarra.
Taaramae eguneko ihesaldian izan da, erasoa jo du azken-aurreko igoeran eta Atapuma, Visconti eta Dombrowski atzean uztea lortu du. Estoniarra bakarrean iritsi da helmugara.
Mikel Nive, mendiko maglia urdina
Sky taldeko Mikel Nieve euskal txirrindularia protagonista izan da 20. etapan. Leitzako (Nafarroa) txirrindularia eguneko ihesaldian sartu da, lasterketaren buruan ere izan da bakarrean, baina ezin izan du azken txanpan etapa garaipenagatik borrokan ibili. Dena den, Nievek mendiko liderraren elastikoa jantzi eta maglia urdin horrekin bukatuko du Giroa.
"600">