Lehenengo etapa
Italiako Giroa: Bradley Wiggins, aurreneko liderra
Erredakzioa
Sky taldeko britainiarra azkarrena izan da Amsterdamen lehiatutako atariko etapan. Bookwalter eta Evans, bi segundora, bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.
Bradley Wigginsek (Sky) irabazi du 2010eko Italiako Giroko lehenengo etapa, Amsterdamen lehiatutako 8,4 kilometroko bakarkako erlojupekoa. 10:18eko denbora egin du britainiarrak; Brent Bookwalter (BMC) eta Cadel Evans (BMC) bi segundora helmugaratu dira.
Garaipen honekin, Sky taldeko txirrindulariak jantzi du lehenengo elastiko arrosa. Bihar igandea, Italiako&' || 'nbsp;H
Lehenengo etapako sailkapena eta nagusia:
1. Bradley Wiggins (Team Sky) 10:18
2. Brent Bookwalter (BMC Racing) +2"
3. Cadel Evans (BMC Racing)
4. Alexandre Vinokourov (Astana) +5"
5. Greg Henderson (Team Sky)
6. Richie Porte (Saxo Bank)
7. David Millar (Garmin) +6"
8. Gustav Larsson (Saxo Bank) +7"
9. Jos van Emden (Rabobank) +9"
10. Marco Pinotti (HTC - Columbia)
Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.