4. etapa (Erlojupekoa taldeka)
Italiako Giroa: Garaipena Liquigasentzat eta Nibali da lider berria
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Ihardunaldia borobila izan da talde italiarrarentzat. Taldekako erlojupekoa irabazi dute, Nibalik maglia arrosa jantzi du eta Basso bigarren sailkatua da 13 segundora.
Liquigasek irabazi du Italiako Giroko bosgarren etapa. Taldekako erlojupekoan nagusi izan da talde italiarra. Liquigasek 36 minutu eta 37 segundo behar izan ditu Savigliano eta Cuneo arteko 32 kilometroak burutzeko. Arrtsalde borobila izan da talde honetzat etapa irabazteaz gain Vicenzo Nibali baita sailkapen nagusiko liderra eta Ivan Basso taldekidea bigarren sailkatua da.
Wigginsen Sky taldea izan da bigarren 36 minutu eta 50 segundoko denbora eginez eta hirugarren postuan bukatu du Columbia taldeak 3 minutu eta 58 segundoko denborarekin. Eguna kaskarra izan da Vinokouroventzat lidergoa galdu baitu. Astanak bosgarren denbora onena egin du Liquigasek baino 38 segundo gehiago behar izan dituelarik. Hortaz, 38 segundo sartu dizkio Ivan Bassok. Bestalde, Vinokourov pozik egon daiteke Cadel Evansi 53 segundo sartu baitizkio.
Etapako sailkapena:
.1. Liquigas 36:37
.2. Sky + 13
.3. Team HTC-Columbia + 21
.4. Team Katusha + 27
.5. Astana + 38
.6. Cervélo + 38
.7. Omega Pharma + 46
.8. Saxon Bank + 50
.9. Garmin + 59
10. Team Milram + 57
11. Rabobank + 1:04
12. BMC Racing + 1:21
13. Lampre + 1:43
14. Footon-Servetto + 2:03
15. Colnago-CSF + 2:08
16. Quick Step a 2:14
17. Bbox Bouygues + 2:19
18. Caisse d''Epargne + 2:21
19. Androni Giocattoli + 2:24
20. Cofidis + 2:28
21. Acqua Sapone + 2:42
22. Ag2R + 2:40
Sailkapen nagusia:
1. Vincenzo Nibali (Liquigas) 10:44:00
2. Ivan Basso (Liquigas) + 13"
3. Valerio Agnoli (Liquigas) + 20"
4. André Greipel (Team HTC-Columbia) + 26"
5. Matthew Goss (Team HTC-Columbia) d.b.
6. Alexander Vinokourov (Astana) + 33"
7. Vladimir KARPETS (Kathusa) + 39"
8 David Millar (Garmin) + 45"
Horrela bizi izan dugu taldekako erlojupekoa eitb.com-en.