Itxi

10. etapa

Italiako Giroa: Tyler Farrarrek bere bigarren garaipena lortu du

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Garmin taldeko txirrindularia izan da azkarrena esprintean eta erraz irabazi du. Vinokourovek ez du arazorik izan lidergoa mantentzeko.

Garmin taldeko Tyler Farrar amerikarrak irabazi du Italiako Giroko 10. etapa. Luzea izan da Avelino eta Bitonto arteko etapa txirrindulariek 230 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan baitute. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Vinokourovek mantentzen du lidergoa.

Etapa hasieran sortu da eguneko ihesaldia, 22. kilometroan konkretuki. Wefeluisek, Cataldok eta Dupontek tropeletik ihes egin dute eta zazpi minuturainoko abantaila ere izan dute. Dena den, tropela lasai aritu da eta dena kontrolpean izan dute. Garrantzitsua izan da Team Skyren lana beraiek murriztu baitute iheslariek izan duten abantaila. Iheslariek 195 kilometro egin zituzten ihes eginda eta helmugarako 13 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Azken metroetara bat eginik iritsi da tropela eta etapa garaipena esprintean erabaki da. Bertan, Tyler farrar izan da azkarrena, bigarren postua Fabio Sabatinirentzat (Liquigas) izan da eta hirugarren postuan bukatu du Julian Deanek (Garmin-Trasnsitions). Deanek bikain prestatu dio esprinta Farrarri. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon.

Hamargarren etapako sailkapena:

1. Tyler Farrar (Garmin-Transitions) 5:49:14
2. Fabio Sabatini (Liquigas) d.b.
3. Julian Dean (Garmin-Transitions) d.b.
4. Robbie McEwen (Katusha) d.b.
5. Robert Forster (Milram) d.b.
6. Sebastien Hinault (AG2R) d.b.
7. André Greipel (Team HTC-Columbia) d.b.
8. Danilo Hondo (Lampre) d.b.
9. Leonardo Duque (Cofidis) d.b.
10. Mathew Hayman (Team Sky) + 3ra

Sailkapen nagusia:

1. Alexandre Vinokourov (Astana)
2. Cadel Evans (BMC) + 1:12
3. Vincenzo Nibali (Liquigas) + 1:33
4. Ivan Basso (Liquigas) + 1:51
5. Marco Pinotti (Team HTC-Columbia) + 2:17
6. Richie Porte (Team Saxo Bank) + 2:26
7. Vladimir Karpets (Katusha) + 2:34
8. Stefano Garzelli (Acqua e Sapone) + 2:47

Horrela bizi izan dugu Giroko hamargarren etapa eitb.com-en

Sailkapen guztiak


Albisteak (10)