Giroko liderra
David Arroyo: "Elastiko arrosari eustea ametsa da"
Erredakzioa
Caisse d'Epargneko txirrindulari espainiarrak atseden-egunaren ostean 'maglia'ri eustea "ametsa" dela onartu du, baina "azken etapara arte saiatuko" dela onartu du.
David Arroyo (Caisse d''Epargne), Italiako&' || 'nbsp;Giroko liderra da eta ''maglia rosa''ren jabea.&' || 'nbsp;Hurrengo etapetan elastiko arrosari eustea "ametsa" dela onartu du, baina "azken etapara arte saiatuko" dela onartu du&' || 'nbsp;Talaverako txirrindularia.&' || 'nbsp;
Arroyok 3:50 galdu zituen Ivan&' || 'nbsp;Basso etapa-garailearekiko, baina Zoncolango gainean amaitutako etaparen ostean ''maglia'' arrosari eutsi zion.
Bassok eta Evansek aurrea hartu zioten, baina Arroyok bere erritmoa ezarri zuen, lehenengo Jeannesson taldekidearekin eta ondoren, bakarlanean.&' || 'nbsp;
"Oso etapa gogorra izan da", esan zuen.&' || 'nbsp;"Evansek,&' || 'nbsp;Vinokourovek eta Nibalik ateratako diferentziak arrazoizkoak izan dira, mendatearen gogortasuna ikusita.&' || 'nbsp;Sailkapen nagusian gertuen nuenak,&' || 'nbsp;Sastrek, minutua atera dit".
"Basso bikain aritu da igoera eta lortu dituen errentak oso nabarmenak dira, horrek argi erakusten du igoera ezin hobea egin duela", adierazi zuen Caissekoak.
Bihar Plan de Coronesko kronoigoera (12,9 kilometro) izango dute lasterkariek. "Atseden-egunaren ostean lidertzari eustea ametsa da, eta horregatik azkenera arte saiatuko naiz", esan zuen txirrindulair espainiarrak.