17. etapa
Italiako Giroa: Damien Monierrek etapa garaipen polita lortu du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Cofidis taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian sartu da, azken mendatean erasoa jo eta etapa irabazi du. Tropela irabazlearengandik ia hamar minutura iritsi da eta Arroyok lidergoa mantendu du.
Cofidis taldeko Damien Monier frantziarrak irabazi du Italiako Giroko 17. etapa. Brunicon hasi eta Peio Terme mendatean bukatu da 173 kilometroko etapa hau.
Eguneko ihesaldia 42. kilometroan sortu da eta 19 txirrindulari ibili dira tropel buruan: Wyss (BMC), Efimkin (AG2R), Ochoa (Androni), Kireyev (Astana), Arashiro (Bouygues), Amador (Caisse d''Epargne), Konovalovas (Cervélo), Duque eta Monier (Cofidis), Stortoni (Colnago), Hondo eta Marzano (Lampre), Moreno (Omega Pharma-Lotto), Kruijswijk (Rabobank), Cummings (Sky), Reynes (Team HTC-Columbia), Ignatiev (Katusha), Fothen (Milram) eta Nicki Sorensen (Saxo Bank), besteak beste.
Ondo konpondu dira ihesaldiko kideak eta hamaika minututik gorako abantailak ere izan dituzte tropelarekiko. Taldetxoa bat eginik joan da helmugarako 12 kilometro falta zirenera arte. Orduan Danilo Hondo, Kruijswijk eta Monier gaertu dira lasterketa burlan. Hauek aurrera egin dute eta helmugarako hiru kilometro falta zirenera arte bat eginik iraun dute. Momentu hortan, Monierrek erasoa jo eta atzean utzi dite bere iheskideak. Azkenean, Monier izan da garaile Peio Terme gainean. Segundo gutxira, Danilo Hondo iritsi da bigarren postuan eta Kruijswijk, hirugarrenean.
Tropela irabazlearengandik 9 minutu eta 50 segundora iritsi da faborito guztiekin. Beraz, ez da aldajetarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan eta David Arroyok jarraitzen du lidergoan.
17. etapako sailkapena:
1. Damien Monier (Cofidis) 4:29:19
2. Danilo Hondo (Lampre) + 36
3. Steven Kruijswijk (Rabobank) + 39
4. Dani Moreno (Omega Pharma-Lotto) + 1:05
5. Steven Cummnigs (Sky) + 1:18
6. Alan Marangoni (Colnago) + 1:49
7. Alexandr Efimkin (AG2R) + 1:55
8. Marco Marzano (Lampre) + 1:57
9. Ignatas Konovalovas (Cervelo) + 2:02
10. Carlos Ochoa (Androni) + 2:07
Sailkapen nagusia:
1. David Arroyo (Caisse d''Epargne)
2. Ivan Basso (Liquigas) + 2:27
3. Richie Porte (Saxo Bank) +2:44
4. Cadel Evans (Omega Pharma-Lotto) + 3:09
5. Carlos Sastre (Cervélo) + 4:41
6. Vincenzo Nibali (Liquigas) + 4:53
7. Alexandre Vinokourov (Astana) + 5:12
8. Michele Scarponi (Androni) + 5:24
Horrela bizi izan dugu Italiako Giroko 17. etapa eitb.com-en