21. etapa
Ivan Bassok irabazi du 2010eko Italiako Giroa
Erredakzioa
Arroyo eta Nibali txirrindulariek osatu dute podiuma. Azken etapa, 15 kilometroko erlojupekoa, Larssonentzat izan da.
Ivan Basso italiarrak eskuratu du aurtengo Italiako Giroa. David Arroyok sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi dio eta podiuma beste italiar batek, Vincenzo Nibalik, osatu du.
David Arroyok 47. postuan bukatu du Veronako kaleetatik korritutako erlojupekoa, 1:18ra, baina ez du bigarren postua galdu. Azken etapa Gustav Erik Larssonentzat izan da, 20:19ko denborarekin.
Nibalik bikain defendatu du hirugarren postua. Scarponi laugarren sailkatu da azkenean. Bassok merezitako garaipena lortu du sailkapenean 1:51ko errenta erdietsita.
21. etaparen sailkapena:
.1. Gustav Erik Larsson (SUE) Team Saxo Bank 20:19.
.2. Marco Pinotti (ITA) Team HTC - Columbia&' || 'nbsp; 02.
.3. Alexandre Vinokourov (KAZ) Astana&' || 'nbsp; 17.
.4. Cadel Evans (AUS) BMC Racing Team&' || 'nbsp; 22.
.5. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo&' || 'nbsp; 23.
.6. Ignatas Konovalovas (LTU) Cervelo&' || 'nbsp; 23.
.7. Bradley Wiggins (GBR) Sky Professional&' || 'nbsp; 29.
.8. Cameron Meyer (AUS) Garmin&' || 'nbsp; 32.
Sailkapen orokorra:
1. Ivan Basso (ITA) Liquigas-Doimo 87h 44:01.
.2. David Arroyo (ESP) Caisse d''Epargne 0:01:51.
.3. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doim 0:02:37.
.4. Michele Scarponi (ITA) Androni 0:02:50.
.5. Cadel Evans (AUS) BMC Racing Team 0:03:27.
.6. Richie Porte (AUS) Team Saxo Bank 0:07:06.
.7. Alexandre Vinokourov (KAZ) Astana 0:07:22.
.8. Carlos Sastre Candil (ESP) Cervelo 0:09:39.