Itxi

Giltzurruneko arazoak

Gilbertek ez du parte hartuko Italiako Giroan

Erredakzioa

Philippe Gilbert ez da egongo Giroaren 100. edizioan. Giltzurruneko arazoak direla eta, belgikarrak atseden hartu behar du, eta bi aste egin behar da bizikletan ibili gabe.

Philippe Gilbert, garaipena ospatzen Flandraiako Tourrean. Argazkia: EFE

Philippe Gilbert (Quick Step) baja izango da 2017ko Italiako Giroan. Lasterketa italiarraren 100. edizioa maiatzaren 5ean hasiko da Algheron. Belgikarrak Fleche Wallonne ere galduko du.

Flandriako Tourra eta Amstel Gold Race klasikoa irabazi zituen belgikarrak. Amstel Gold Racea irabazi egin zuen, baina lasterketa amaitu ostean ospitalean egon zen bi egunez. Giltzurruneko arazoak ditu, eta medikuek bi asteko atseden-epea eman diote. Hamalau egun eman beharko ditu kirolik egin gabe.

"Niretzat kolpe handia da Giroan ez egotea. Lasterketa polita da, askotan gozatu dut bertan eta garaipenak ere lortutakoa naiz. Hala ere, lesio hauek oso delikatuak dira, eta gauzak ez dira behartu behar. Hartu beharreko erabakia hartu dugu. Baikorra naiz eta denboraldiaren bigarren zatirako motibatuago itzuliko naiz", esan du Gilbertek.

Albisteak (3)