Ostiralean hasiko da
Víctor de la Parte eta Gorka Izagirre, Movistarreko bederatzian
eitb.eus
Nairo Quintana kolonbiarra lagunduko dute Italiako Giroa irabazten.
Ostiralean hasiko da Italiako Giroko 100. edizioa eta Movistar Team taldeak bere bederatzi gizonen izenak jakitera eman ditu.
Nairo Quintanak bi euskal txirrindulari izango ditu ondoan Giroa irabazten laguntzeko: Victor de la Parte eta Gorka Izagirre. Gainerako taldekideak Andrey Amador, Winner Anacona, Daniele Bennati, Jos Herrada, Jose Joaquin Rojas eta Rory Sutherland izango dira.
Taldea Jose Luis Arrietak eta Chente García Acostak zuzenduko dute lasterketan.