Itxi

Gaur

Etna sumendia, faboritoen zain

eitb.eus

Leer en Castellano

Lehenengo helmuga maldan gora, faboritoak aurrean egon beharko dira ezustekorik ez badute nahi.

Italiako Giroko hiru jardunaldi jokatu egin dira jada, gizon azkarrentzat zuzendutako hiru egun izan dira.

Asteleheneko atseden eguna eta gero txirrindulariek egun gogorra izango dute aurrean asteartean, 4. etapan Cefalutik irten eta 181 kilometro egin eta gero 1. Mailako Etnako tontorrera helduko dira. Beraz, Quintana, Nibali, Thomas, Landa edo Dumoulin, besteak beste, gizonen ordua da. Aurrean egon beharko dira lehen jardunaldi gogor horretan denbora ez galtzeko sailkapen nagusian.

Azken igoera egin baino lehen Portella Femmina Morta gainditu beharko dute, 2. Mailakoa eta oso luzea, 30 kilometrotakoa. Etnako mendateak,ordea, 18 kilometrotako luzera du eta batez beste %7ko pendiza.



m_web-1.jpg" />

Albisteak (4)