5. etapa
Gaviria berriz nagusitu da esprintean eta Jungelsek lider jarraitzen du
Erredakzioa
QuickStep taldeko txirrindulariak irabazi du Italiko Giroko bosgarren etapa, esprintean erabateko nagusitasuna erakutsita. Bob Jungelsek jarraitzen du maglia arrosarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fernando Gaviria (Quick-Step Floors) kolonbiarrak irabazi du Italiako Giroaren bosgarren etapa, Pedara eta Messina artekoa, 159 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. Sailkapen nagusian ez da aldakearik egon eta Bob Jungelsek (QuickStep-Floors) jarraitzen du maglia arrosaren jabe izaten.
Etapa hasieran Paterskik eta Shalunovek jo dute erasoa eta helmugarako 15 kilometro falta izan diren arte egon dira lasterketaren buruan ihes eginda. Tropelak inoiz ez die 5 minutu baino gehiagoko aldea hartzen utzi. Azken kilometroetan esprinterren taldeak jarri dira lanean eta QuickStep-Floors taldeak egindako lanak saria jaso du Fernando Gaviria aise nagusitu baita esprintean.
Eguneko bitxikeria helmugarako bost kilometro falta izan direnean gertatu da. Luka Pibernikek (Bahrain-Merida) aldez aurretik ospatu du etapa garaipena. Messinako zirkuituari itzuli bat ematea falta zitzaien oraindik txirrindulariei, baina Pibernikek helmuga lehen postuan gurutzatu duela pentsatu du.