Italiako Giroa, 10. etapa
Tom Dumoulin, arrosa berria, erlojuaren kontrako erakustaldiarekin
Eitb.eus
Sunweb taldeko txirrindulari holandarrak denbora onena egin du marka guztiak hautsiz. Geraint Thomas (Sky) bigarren izan da ia minutu batera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tom Dumoulin (Sunweb) izan da irabazlea Italiako Giroko 10. etapako erlojupekoan. Holandarrak ez du aurkaririk izan eta 50:37ko denborarekin lehen postua lortzeaz gain elastiko arrosa erdietsi du ere.
Etapan Geraint Thomas (Sky) izanda bigarren 49 segundora eta Bob Jungels (Quick Step) hirugarrena, 56ra.
Sailkapen nagusian Dumoulinek 2:23ko diferentzia du Nairo Quintanarekiko eta 2:38 Bauke Mollemarekiko.
Mikel Landak lan txukuna egin du igandean eroriko larri izan eta gero.
be8f">