Italiako Giroa, 12. etapa
Gaviriak hirugarren garaipena lortu du eta Dumoulinek lidergoari eutsi dio
Agentziak | Erredakzioa
22 urteko kolonbiarra jaun eta jabe izan da azken esprintean. Bigarren Jakub Mareczko (Wilier) izan da, eta hirugarren, Sam Bennett (Bora).
Fernando Gaviria (Quick Step) kolonbiarrak bere hirugarren garaipen lortu du aurtengo Italiako Giroan, 12. Etapako esprintean gailenduta. Guztira, 229 kilometro egin dituzte txirrindulariek Forli eta Reggio Emilia artean. Tom Dumoulin holandarrak lider jarraitzen.
22 urteko kolonbiarra jaun eta jabe izan da azken metroetan, eta aurkari guztie gailendu zaie 5 ordu 18 minutu eta 55 segundoko denbora eginda. Bigarren Jakub Mareczko italiarra izan da, eta hirugarren, San Bennett irlandarra.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik. Tom Dumoulin da lider, Nairo Quintana bi minutu eta 23 segundora dago, eta Bauke Mollema bi minutu eta 38 segundora.
Ostiralean, 13. etapa jokatuko dute, 162 kilometro Reggio Emilia eta Tortona artean, esprinterrentzako aproposa.