Itxi

Italiako Giroa, 14. etapa

Tom Dumoulin nagusitasunez gailendu da; Mikel Landa, hirugarren

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nairo Quintana laugarren izan da eta 14 segundo galdu ditu holandarrarekin. Mikel Landa 9 segundora sartu da, eta Ilnur Zakarin bigarren izan da, hiru segundora.

Tom Dumoulin. Argazkia: Efe.

Tom Dumoulin holandarrak irabazi du Italiako Giroko 14. etapa, 131 kilometrokoa, Castellania eta Oropa artean. Helmuga Oropa gainean izan da, eta Dumoulinek erakustaldia eman du azken kilometroetan.

Holandarrak ondo erantzun die Nairo Quintanaren erasoei, eta ez hori bakarrik, azken kilometroetan ere eraso egin du eta bera bakarrik iritsi da helmugara. Hiru ordu, bi minutu eta 35 segundoko denbora ehin du. Ilnur Zakarin errusiarra bigarren sartu da hiru segundora, Mikel Landa hirugarren bederatzi segundora, eta Nairo Quintana laugarren, 14 segundora.

Gauzak horrela, Dumoulinek agintea nork duen erakutsi die aurkariei eta sailkapen nagusiko lidergoa sendotu du. Nairo Quintana bigarren da orain 2:47ra, Thibaut Pinot hirugarren 3:25era eta Vicenzo Nibali laugarren 3:40ra.

Igandean 15. etapa jokatuko dute, 199 kilometrokoa Valdengo eta Bergamo artetan. Bukaeran bi mendate daude, Lombardiako Giroan igotzen direnak, eta horietan baliteke ezustekoren bat izatea.

 


Albisteak (4)

Bideoak (1)