Kargatzen...
Itxi

16. etapa

Vincenzo Nibalik garaipena kendu dio Mikel Landari

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Omar Fraile, Pello Bilbao, Gorka Izagirre, Igor Anton eta Mikel Landa, protagonistak Giroko etapa nagusian. Dumoulinek denbora galdu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Italiako Giroko etapa nagusia ikusgarria izan da, Rovettan hasi eta Bormion amaitu da 227 kilometro egin eta gero. Vincenzo Nibalik esprintean kendu dio garaipena Mikel Landa arabarrari.

Hasieratik eratu da ihesaldi bat 27 gizonekin, tartean bost euskal txirrindulari: Omar Fraile, Pello Bilbao, Gorka Izagirre, Igor Anton eta Mikel Landa. SKY taldeko arabarra izan da bakarra azken unera arte ihesaldian mantendu den bakarra.

Tom Dumoulinek azken mendatea igotzen hasi bezain pronto kakalarria izan eta errepideko bazter batean gelditu behar izan du eta faboritoek alde egin dute. Halere, elastiko arrosa mantendu du.

Hurrengo egunetan

Asteazkeneko etapan, 2. mailako bi mendate eta 3. mailako bat igo beharko dituzte, eta honakoak ostegunean: Pordoi (1. mailakoa), Valparola (2. mailakoa), Gardena (2. mailakoa), Pinei (3. mailakoa) eta Pontives (1. mailakoa), Ortiseiko helmugatik 4 kilometrora.

Ostiralean, beste etapa menditsu bat izango da. Goian bukatuko da (Piancavallo, 1. mailakoa). Larunbatean, Monte Grappa (1. mailakoa) eta Foza (1. mailakoa), helmugatik 15 kilometrora, igaroko dituzte.

Dena den, baliteke igandean erabakitzea maglia arrosa nork irabaziko duen, 27,6 kilometroko erlojupekoan. Aurten, azken unera arte egongo da emozioa Giroan.

Albisteak (5)

Bideoak (3)