1.etapa
Tom Dumoulinek irabazi du Jerusalemeko erlojupekoa eta lider jarri da
Agentziak | Erredakzioa
Pello Bilbaok (Astana) denbora bikaina egin du eta seigarren izan da, Dumoulinek baino 18 segundo gehiago eginda.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tom Dumoulin (Team Sunweb) holandarra eta iazko Italiako Giroko irabazlea gailendu da aurtengo Giroko lehenengo etapan. Dumoulin azkarrena izan da 9,7 kilometroko erlojupekoan eta berak jantzi du lasterketako jertse arrosa.
Holandarrak 12 minutu eta 2 segundoko denbora egin du, Jerusalemen hasi eta bukatu den etapan. Rohan Dennisek (BMC) bigarren denborarik onena egin du, bi segundo gehiago erabilita, Victor Campaenaerts (Lotto Soudal) belgikarrak bezala.
Faboritoei dagokienez, gehienek espero baino denbora kaskarragoak egin dituzte. Chris Froomek (Sky) goizean etapa aztertzen ari zela izandako erorikoaren ondorioak nabaritu ditu. Zauriak izan ditu eskumako aldean eta belaunean, eta 21. egin du, irabazlearengandik 37 segundora.
Pello Bilbaok (Astana) denbora bikaina egin du. Bizkaitarra seigarren izan da, 18 segundora.