Kargatzen...
Itxi

9. etapa

Yates nagusi izan da Gran Sasson, eta lidergoa sendotu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Tom Dumoulin eta Chris Froome ez dira faborito nagusien taldean sartu. Holandarrak 12 segundo galdu ditu, eta britainiarrak, berriz, minutu eta 17 segundo.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Simon Yates britainiarrak (Mitchelton) irabazi du Italiako Giroko bederatzigarren etapa. Guztira, 225 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Pesco Sannita eta Gran Sasso de Italia artean. Garipen horri esker, Yatesek sailkapen nagusian duen lehen postua sendotu du.

Yates indartsuena izan da etapa garaipena lehiatu duten faboritoen artean. Liderrak bost ordu, 54 minutu eta 13 segundoko denbora egin du, Thibaut Pinot frantziarraren (Sunweb) eta Esteban Chaves kolonbiarraren (Mitchelton) aurretik.

Tom Dumoulin eta Chris Froome ez dira faborito nagusien taldean sartu. Holandarrak 12 segundo galdu ditu, eta britainiarrak, berriz, minutu eta 17 segundo; ondorioz, Sky taldeko liderra bi minutu eta 30 segundora dago orain sailkapen nagusian.

Astelehenean Giroak bigarren atseden eguna izango du.


Albisteak (3)

Bideoak (1)