Kargatzen...
Itxi

Atseden eguna

Pello Bilbao, Giroko TOP10ean

eitb.eus

Pello Bilbao Lopez de Armentia bederatzigarren tokian dago sailkapen nagusian; Igor Antonek, ordea, lasterketa utzi behar izan du, osasun arazoak direla eta.

Pello Bilbao. EFE

Italiako Giroan hirugarren eta azken atseden eguna dute gaur. Igandean amaituko da lasterketa, eta sailkapeneko onenen artean euskal txirrindulari bat dago: Pello Bilbao Lopez de Armentia (Astana Pro Team).

Gernikarra bederatzigarren dago, eta maila oso ona ematen ari da, batez ere, mendiko etapetan. Mikel Nieve (Mitchelton-Scott) 21. dago, Victor De La Parte (Movistar Team) 44. eta Markel Irizar (Trek-Segafredo), hainbat ihesalditan sartu den gizona, 147.

Igor Anton (Dimension Data) galdakoztarrak 15. etapan utzi du lasterketa.

SAILKAPENA

9. Pello Bilbao (Astana Pro Team), 5:59ra

21. Mikel Nieve (Mitchelton-Scott), 19:39ra

44. Víctor De La Parte (Movistar Team), 1:14:27ra

147. Markel Irizar (Trek-Segafredo), 3:20:51ra

[Igor Antonek (Dimension Data) 15. etapan utzi du lasterketa]

Albisteak (4)