Itxi

16. etapa

Rohan Dennisek irabazi du erlojupekoa eta Yatesek lidergoari eutsi dio

Erredakzioa

Leer en Castellano

Australiarrak irabazi du Giroko 16. etapako erlojupekoa eta Simon Yatesek jarraitzen du lider, Dumoulinek 1'15" atera dion arren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Rohan Dennisek (BMC) irabazi du Italiako Giroaren 16. etapa, Trento eta Rovereto artean egin den erlojupekoa, 34,2 kilometroko ibilbidearekin. Simon Yatesek Mitchelton-Scott) lidergoari eutsi dio.

Dennisek 40 minutu behar izan ditu ibilbidea betetzeko eta inor ez da gai izan australiarraren marka hobetzeko. Tony Martin (Team Katusha) izan da bigarren 14 segundora eta Tom Dumoulin hirugarren, 22 segundora.

Dumoulinek minutu bat eta 15 segundo atera dizkio Simon Yatesi eta britainiarrak minutu bat eta 37 segundo ateratzen dio oraindik sailkapen nagusian. Chris Froome (Sky) bosgarren izan da Dennisengandik 35 segundora eta laugarren da sailkapen nagusian liderrarekiko 3'50"era. Bestalde, Fabio Aruk (Team Emirates) erlojupekoa ona egin du, seigarren izan da irabazlearengandik 37 segundora. 

Albisteak (16)

Bideoak (1)