18. etapa
Schachmannek irabazi du Prato Nevoson, eta Yates ahul aritu da azken kilometroetan
Agentziak | Erredakzioa
Liderrak 27 segundo galdu ditu Tom Dumoulinekin eta holandarra 28 segundora dauka orain sailkapen nagusian. Pello Bilbaok zortzigarren postuari eutsi dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maximilian Schachmann (EQS) alemaniarra gailendu da Italiako Giroko 18. etapan. Guztira, 196 kilometro egin dituzte txirrindulariek Abbiategrasso-Patro Nevoso artean. Simon Yates (Mitchelton-Scott) liderra 11 minutu eta 30 segundora sartu da.
Schachmannek lau ordu 55 minutu eta 42 segundoko denbora egin du. Bere atzetik sartu da Ruben Plaza (Israel Cycling Academy), 10 segundora. Plaza eta Schachmann 12 txirrindulariek osatutako eguneko ihesaldian izan dira.
Yatesek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, baina orain 28 segundoko aldea du holandarrarekin, helmugan 27 galdu ostean.