UZTAILAREN 6TIK 15ERA
Bizkaia Durangok Arzuffi izango du taldeburu Italiako Giroan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lasterketak 10 etapa izango ditu, eta uztailaren 6tik 15era lehiatuko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak Alice Maria Arzuffi italiarra izango du taldeburu ostiral honetan hasiko den 2018ko Emakumezkoen Italiako Giroan.
Taldekako erlojupeko batekin ekingo diote lasterketari, 15 kilometroko ibilbidean zehar, Verbanian hasi eta bukatuta.
Agurtzane Elorriaga zuzenduko duen talde bizkaitarrak honako txirrindulari hauez osatutako zazpikoa eramango du Italiara: Arzuffi, Dani Christmas, Henrietta Colborne, Sandra Alonso, Lucia Gonzalez, Enara Lopez eta Cristina Martinez (23 urtez azpiko egungo Espainiako txapelduna).
Arzuffik bi garaipen lortu denboraldi honetan (Zeberion eta Lakuntzan, biak ere Euskaldun Txapelketari dagozkionak) eta zenbait postu nabarmen nazioarteko lasterketetan.
Giroak 10 etapa izango ditu. Nagusia azken-aurrekoa izango da; izan ere, emakumezkoen Giroan aurreneko aldiz igoko dute Zoncolan mendatea, Ovaro aldetik, igoera zailena den aldetik, hain zuzen ere.
Lasterketa horretan izan duen arrakastarik handiena 2011n lortu zuen Bizkaia Durangok Shara Gillow australiarraren eskutik. Bigarren etapa poltsikoratu zuen eta liderraren elastikoa jantzi zuen egun batez.
2018ko Italiako Giroko ibilbidea:
Ostirala, ekainak 6. 1. etapa: Verbania > Verbania, 15,5 km (TTT)
Larunbata, ekainak 7. 2. etapa: Ovada > Ovada, 120,4 km
Igandea, ekainak 8. 3. etapa Corbetta > Corbetta, 132 km
Astelehena, ekainak 9. 4. etapa: Piacenza > Piacenza, 109 km
Asteartea, ekainak 10. 5. etapa: Omegna > Omegna, 117,7 km
Asteazkena, ekainak 11. 6. etapa: Sovico > Gerola, 114,1 km
Osteguna, ekainak 12. 7. etapa: Lanzada > Diga di Campo Moro, 15 km (kronoigoera)
Ostirala, ekainak 13. 8. etapa: San Giorgio di Perlena > Breganze, 126 km
Larunbata, ekainak 14. 9. etapa: Tricesimo > Zoncolan mendia, 104,7 km
Igandea, ekainak 15. 10. etapa: Cividale del Friuli > Cividale del Friuli, 120,3 km