MAIATZAREN 11TIK EKAINAREN 2RA
2019ko Giroa Boloniatik aterako da, erlojupeko batekin
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lasterketa italiarraren 102. edizioa erlojuaren aurkako 8,2 kilometroko etapa batekin hasiko da maiatzaren 11n.
Datorren urteko Giroak Bolonian izango du abiapuntua (Emilia-Romagna eskualdea, Italia iparraldean), 8,2 kilometroko erlojupeko batekin. Hala jakinarazi dute lasterketako antolatzaileek astelehen honetan bertan.
Giroaren 102. ekitaldia maiatzaren 11n hasi eta ekainaren 2ra arte luzatuko da, eta, 1994an gertatu legez, Bolonian hasiko da. Guztira hiru etapa korrituko dira Emilia-Romagna eskualdean barrena.
Horietako lehena Bolonian hasi eta San Luca muinoan amaituko den 8,2 kilometroko erlojupekoa izango da. 2,1 kilometroko azken igoera horretan, % 9,7ko batez besteko aldapei egin beharko diete aurre txirrindulariek.
Emilia Romagnako hiriburua bigarren etapan ere protagonista izango da; izan ere, lehiakideek Boloniatik atera eta Italia hegoalderantz joko dute, oraindik jakitera emanez duten hiriburu baterantz.
Bederatzigarren etapan, berriro bueltatuko dira iparraldeko eskualde horretara beste erlojupeko batekin. Egun horretan, hots, maiatzaren 20an, txirrindulariek 34,7 kilometroko erlojuaren aurkako probari egin beharko diote aurre, Riccione eta San Marino artean.
Hasierako 20 kilometroak lauak izango dira; aitzitik, amaierako zatia oso zorrotza izango da, aurrera egin ahala gogortuz joango den aldapa batekin. Tarte horretan, % 10ko bataz bestekoak gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek.
2019ko Giroko bigarren erlojupekoaren ostean, txirrindulariek Emilia Romagna eskualdean jokatuko den azken etapa lehiatuko dute. Aurreikuspenen arabera, esprintean bukatuko den eguna izango da, ibilbidea guztiz laua izango baita.
Carpi izango da Giroko irteera bat hartuko duen Emilia Romagnako azken hiria. Bertatik abiatuta, lasterketak mendebaldera egingo duela aurreratu dute antolatzaileek, baina azken helmuga zein den aditzera eman gabe.
Big Start #Giro d’Italia 102
— Giro d'Italia (@giroditalia) 24 de septiembre de 2018
¿¿ https://t.co/IsCWEPFRe9
¿¿ https://t.co/h1f4V4vwQX
¿¿ https://t.co/6KHOfeH5wM pic.twitter.com/QkAqQRH5XR