Itxi

Gaur, Milanen

Giroaren ibilbidearen aurkezpena, zuzenean

eitb.eus

Leer en Castellano

Gaur izango da 2019ko Italiako Giroaren ibilbidearen aurkezpena Milanen. Landak eta Froomek oraindik ez dute beren partaidetza baieztatu. Ekitaldia zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en, 16:45ean.

Chris Froome. Foto: EFE

2019ko Italiako Giroaren 102. edizioaren ibilbidea aurkeztuko dute gaur, 16:45ean, Milanen. Aurkezpen ekitaldia zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en.

25 urte igaro ondoren, maiatzaren 11n Bolonian hasiko da berriro ere Giroa. Azken zurrumurruek diotenez, ekainaren 2an Veronan amaituko omen da. Hiri horretan amaitutako azken itzulia, 2010ekoa, Ivan Bassok irabazi zuen.

Ofizialki zabaldutako datuen arabera, erlojuaren kontrako hiru etapa egongo dira, eta hiru etaparen ibilbidea baieztatu dute.

Lehenengo etapa Bolonian izango da, maiatzaren 11n, eta 8,2 kilometroko taldekako erlojupekoa izango da.

Bederatzigarren etapa, maiatzaren 19koa, Riccione eta San Marino inguruan egingo dute, eta 24,7 kilometroko banakako erlojupekoa izango da.

Azkenik, hamargarren etapa, maiatzaren 21ekoa, Ravenna eta Modena lotuko dituen 147 kilometroko etapa laua izango da.

Txirrindulariei dagokienez, Alejandro Valverdek, Mikel Landak eta azken edizioko txapeldunak, Chris Froomek, ez dute euren parte-hartzea baieztatu; Vincenzo Nibalik eta Fabio Aruk, aldiz, bai.

Albisteak (2)

Bideoak (2)

Streaming-a (1)

Informazio gehiago (1)