Itxi

Ofiziala

Siziliatik abiatuko da 2021eko Italiako Giroa

Erredakzioa

Leer en Castellano

Gainera, uharte italiarrak 2020ko Giroko hiru etapa hartuko ditu. Hala jakinarazi dute antolatzaileek.

Chris Froome, 2018ko Giroko irabazlea. Argazkia: EFE

Italiako Giroaren antolatzaileek astearte honetan jakinarazi dutenez, Siziliatik irtengo da 2021. urteko Giroa. Gainera, uharte italiar honek lasterketa arrosako hiru etapa hartuko ditu 2020. urtean.

Eliteko txirrindularitza Siziliara bueltatzeko sinatu duten hiru urteko akordioaren aurkezpen ekitaldian jakinarazi dute albistea. Horrez gain, iragarri dute Siziliako Giroa berriz egingo dela.

"Txirrindularitza bere etxera bueltatzen da. Apirilaren 3tik 6ra bitartean egingo da aurtengo Siziliako Giroa. Catanian izango du abiapuntua eta Milazzo, Palermo eta Ragusa izango dira helmugak. Etna sumendian ere amaituko da etapa bat", adierazi dute antolatzaileek.

Siziliako Giroa duela 42 urtetik egiten ez den lasterketa da. Tradizio handiko lasterketa zen Siziliako Giroa iragan mendean, lehen edizioa 1907an egin zelarik, Italiako Giroa lehen aldiz egin baino bi urte lehenago.


Albisteak (3)