Larunbatean hasiko da
Mikel Landaren Movistar, Girorako prest
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrarekin batera, Richard Carapaz eta Andrey Amador izango dira Movistar taldeko buruak aurten Italiako Giroan.
Larunbat honetan hasiko da Italiako Giroko 102. edizioa, Bolonian. Movistar taldea bertan izango da, eta talde indartsua eramango du aurten ere. Hiru taldeburu izango ditu: Mikel Landa, Richard Carapaz eta Andrey Amador.
Alejandro Valverdek ezingo du aurtengo edizioan parte hartu; izan ere, Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan izan zuen erorikoan min hartu zuen, eta erabat sendatu gabe dago oraindik. Beraz, Eusebio Unzue Movistar taldeko kirol-zuzendariak txirrindulari hauek eramango ditu: Andrey Amador, Richard Carapaz (Asturiasko Itzuliko irabazlea), Hector Carretero, Mikel Landa, Lluis Mas, Antonio Pedrero, Jose Joaquin Rojas eta Jasha Sutterlin. Chente Garcia Acosta eta Maximilian Sciandri izango dira txirrindulariak errepidean zuzentzen.
Aurtengo Giroa larunbat honetan hasiko da, San Lucako gainean, 8 kilometroko ibilbidean erlojuaren kontra egingo duten proba gogor batekin.