Itxi

Euskaldunik ez

Henao, Sosa eta Narvaez, Ineoseko taldeburuak Giroan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Chris Froome eta Geraint Thomas, taldeko izar nagusienak, ez dira Giroan egongo, jomuga Frantziako Tourrean omen dute.

Ineosek SKY ordezkatu du

Ineosek, lehen SKY taldea zenak, larunbateko Italiako Giroko irteeran aurkeztuko duen zortzikoaren berri eman du.

Taldeko izar nagusienek, hots, Chris Froomek eta Geraint Thomasek, ez dute parte hartuko euren denboraldiko helburu nagusiena Frantziako Tourra dagoelako. Beraz,   Kolonbiako Sebastian Henao eta Ivan Sosa eta Ekuadorreko Jhonathan Narvaez izango dira aurtengo taldeburuak.

Hiru txirrindulari horiekin batera honako hau izango da Ineosen taldea Giroan:

Pavel Sivakov errusiarra, Tao Geoghegan Hart britainiarra, Alemaniako Christian Knees, Salvatore Puccio italiarra eta debuta egingo duen 23 urteko Eddie Dunbar irlandarra.

Albisteak (3)