Kargatzen...
Itxi

Adierazpenak

Gaviria: 'Viviani deskalifikatzea gehiegizkoa izan da, bera da irabazlea'

Erredakzioa

Leer en Castellano

Fernando Gaviria Giroko 3. etapako irabazlea izan da Viviani deskalifikatu egin dutelako. 'Nire ustez, Vivianik ez du legez kontrako ezer egin', esan du kolonbiarrak.

Gaviria eta Viviani, hirugarren etapa amaitu ostean. Argazkia: EFE

Fernando Gaviriak (UAE Emirates) irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa, hasieran garaile izan den Elia Viviani deskalifikatu egin baitute epaileek, esprintean legez kontrako maniobra bat egiteagatik. Gaviria eta Viviani taldekide ohiak izan ziren.

"Oso zaia da pozik egotea lagun bati horrelako zerbait gertatzen zaionean. Nire ustez, Vivianik ez du legez kontrako ezer egin. Niretzat, bera da irabazlea", adierazi du txirrindulari kolonbiarrak.

Gaviriak esan duenez, "Viviani deskalifikatzearen erabakia gehiegizkoa izan da. Berak ez du inor kaltetzea bilatu, etapa irabaztea nahi zuen, ez inor baztertu. Viviani ez da legez kontrako maniobrak egiten dituen txirrindulari bat, oso ona da, eta triste nago beragatik".


Albisteak (2)

Bideoak (1)