12. etapa
Ihesaldiak saria izan du, Benedettiren garaipena Pinorolon; Polanc, lider berria
eitb.eus
Mendiko lehen etapa eta faboritoen artean hamaika eraso izan dira, tartean Mikel Landarena eta Miguel Angel Lopezena Montosoko aldapetan. 29 segundoko aldea lortu dute biek faboritoekiko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur jokatu da Italiako Giroko lehen mendiko etapa Cuneo eta Ponerolo artean; txirrindulariek 146 kilometro burutu dituzte erritmo biziko jardunaldian.
Etapa hasieratik hamaika eraso egon dira eta azkenean ihesaldi ona eratu da, 25 gizonekin. 15 minutu aldea izan dute txirrindulari hauek: Jan Polanc (UAD), Dario Cataldo (AST), Enrico Gasparotto (TDD), Eros Capecchi (DQT), Francesco Gavazzi (ANS), Jan Bakelants (SUN), Matteo Montaguti (ANS), Eddie Dunbar (INS), Gianluca Brambilla (TFS), Damiano Caruso (TBM), Manuel Senni (BRD), Manuele Boaro (AST), Danilo Wyss (TDD), Thomas De Gendt (LTS), Tobias Ludvigsson (GFC), Marco Haller (TKA), Luca Covili (BRD), Christian Knees (INS), Jenthe Biermans (TKA), Cesare Benedetti (BOH), Sean Bennett (EF1) , Josef Cerny (CCC), Jasha Sütterlin (MOV), Roger Kluge (LTA) eta Conor Dunne (ICA).
Errepidea maldan gora jarri arte elkarrekin izan dira, baina Montoso igotzen erabat apurtu da aurreko taldea. Tropelean faboritoek elkarri begira egiten zuten aurrera eta azkenean Miguel Angel Lopez (Astana) eta Mikel Landa (Movistar) txirrindulariek eroasoa jo eta aurrera egin dute.
Kolonbiarrak eta Landak berak 29 segundoko aldea lortu dute faboritoen taldearekin helmugan.
Etapa garaipena ihesaldiko lagunen artean jokatu da, bertan Cesare Benedetti (Bora) izan da azkarrena eta indartsuena, baina lidergoa Jan Polanc (UAE Emirates) txirrindulariak eraman du.
SAILKAPENAK