Kargatzen...
Itxi

20. etapa

Pello Bilbao nagusi Dolomitetan, eta Mikel Landa podiumean sartu da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gernikako txirrindularika bigarren garaipena lortu du aurtengo Giroan. Carapaz ekuadortarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du azken eguneko erlojuaren kontrako saioaren faltan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pello Bilbao bizkaitarrak (Astana) lortu du garaipena Italiako Giroko 20. etapan, mendikoa, Feltre eta Cocre d'Aune-Monte Avena artean. Guztira, 194 kilometro egin dituzte txirrindulariek Dolomitetan. Mikel Landa arabarra bigarren izan da eta podiumean sartu da. Richard Carapaz eskuadortarrak, berriz, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Movistarreko txirrindulariak Veronako azken eguneko erlojuaren kontrako saioa gainditu behar du aurtengo Italiako Giroa irabazteko. Momentuz, minutu eta 54 segundoko aldea du Vincenzo Nibalirekin (Bahrein) eta bi minutu eta 53 segundokoa Mikel Landarekin (Movistar).

Dolomitetako etapa handian edizio honetako bigarren garaipena lortu du Pello Bilbaok. Astanakoa protagonista izan da etapa hasieratik eta azken metroetan ere bikain aritu da. Bost ordu, 46 minutu eta bi segundoko denbora egin du helmugan, Mikel Landa eta Giulio Cicconeren aurretik. Richard Carapaz liderra laugarren sartu da eta Landak hirugarren postua kendu dio gaur egun txarra izan duen Primoz Roglic esloveniarrari.


Albisteak (3)

Bideoak (1)