Itxi

20. ETAPA

Richard Carapazek irabazi du 2019ko Italiako Giroa

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hala ere, 20. etapako irabazlea Chad Haga izan da. Mikel Landak ez dio hirugarren postuari eutsi eta Italiako Giroko podiumetik kanpo geratu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Azken etapa amaituta, Richard Carapaz (Movistar) da 2019ko Italiako Giroaren txapelduna. Hala ere, Veronan hasi eta amaitutako 20. etapan, Chad Haga (Team Sunweb) izan da garaile, 22 minutu eta 7 segundoko denborarekin. Mikel Landak (Movistar), aldiz, ezin izan dio hirugarren postuari eutsi, eta, ondorioz, Italiako itzuliko amaierako podiumetik kanpo geratu da.

Richard Carapaz ekuadortarrak irabazi du 2019ko Italiako Giroa, Veronan izandako erlojupekoan Vincenzo Nibalirekin (Bahrein) zuen aldea defendatu ondoren.

Italiako Giroa irabazi duen lehenengo ekuadortarrak txalo zaparrada ikaragarria jaso du Verona Arenara heltzean. Izan ere, ehunka ekuadortar bertaratu dira 26 urteko txirrindularia babestera.

Tulcango txirrindulariak bi etapa garaipen lortu ditu Italiako itzuli handian; laugarren eta hamalaugarren etapan, hain zuzen ere.

Hala ere, 20. etapa Chad Haga estatubatuarrak irabazi du, 22 minutu eta 7 segundoko denborarekin, eta bere lehenengo etapa garaipena lortu du Giroan.

Bestalde, Mikel Landak ezin izan dio hirugarren postuari eutsi, eta 2019ko Italiako Giroko podiumetik at geratu da. Izan ere, Primo Roglicek lortu du hirugarren postua, Veronako erlojupekoan 22 minutu eta 33 segundoko denbora eginda; ondorioz, 8 segundoko aldea atera dio Landari sailkapen nagusian.

Carapazek, beraz, 'maglia arrosa' jantzita amaitu du Giro. Pascal Ackermannek (Bora) puntuetako sailkapenean garaile amaitu du; eskalatzailerik onena Giulio Ciccone (Androni Giocattoli) izan da, eta, azkenik, gazte onenaren saria Miguel Angel Lopezek (Astana) irabazi du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)