Itxi

Maitzaren 7an hasiko da

Euskaltelek etapa garaipen bat lortzea du helburu Italiako Giroan

Erredakzioa

Talde laranjak itzuli italiarrean ariko da hiru urte lasterketa honetan parte hartu gabe egon ondoren. Igor Anton bizkaitarra izango da taldeburua.

Euskaltel Euskadik maiatzaren 7an Torinon hasiko den Italiako Giroan parte hartuko eta euskal taldearen helburua etapa garaipen bat lortzea izango da.

Alvaro Gonzalez de Galdeano taldeko zuzendariak Italian Efe agentziari aitortu dio taldearen helburua "etapa graipen bat lortzea" dela. "Ibilbide zaila du aurtengo Giroak" esan du taldeko zuzendari arabarrak lasterketak irauten dituen hiru asteetako profilak aztertu ondoren. Zazpi etapa bukatuko dira maldan gora eta horien artean Zoncolan edo Sestriere mendate mitikoak ageri dira.

Euskaltelek Tirreno-Adriatikoan parte hartu zuen eta bertan Italiako Giroko ibilbide batzuk aztertzeko aukera izan zuten. Igor Gonzalez de Galdeanok dio bigarren asteko etapa batzuk gorriz markatuta dituztela etapa garaipena lortzen saiatzeko.

Euskaltel Euskadik ez du Italiako Giroan parte hartu azken hiru urteotan eta aurten apustu sendoa egin du lasterketa honetan itxura ona emateko asmoz. Igor Anton bizkaitarra izango da taldeburua.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)