Itxi

Laugarren etapa

Italiako Giroa: Weylandten taldeak tropel buruan gurutzatu du helmuga

A.B.

Erredakzioa

Leopard taldeko txirrindulariek omenaldia egin nahi izan diote astelehenean hil zen taldekideari eta tropelaren aurretik pasa dute helmuga. Farrarrek ere lagundu die Weylandten laguna baitzen.

Quarto Dei Mille eta Livorno herrien artean (216 kilometro) burutu den Italiako Giroko laugarren etapa astelehenean hil zen Wouter Weylandt txirrindularia omentzeko izan da. Txirrindulari belgikarraren taldeko txirrindulariek, Leopard-Trek taldekoek, tropelaren aurretik gurutzatu dute helmuga Weylandeten omenez. Beraiekin batera Tyler Farrar Cervelo taldeko txirrindulariak ere tropelaren aurretik gurutzatu du helmuga Leopardeko txirrindulariekin batera. Tyler Farrar astelehenean hildako Wouter Weylandten laguna zen eta sarritan batera ere entrenatzen zuten.

Tropelak oso erritmo lasaian bete du 216 kilometroko ibilbidea eta gaurko etapa ez da kontutan hartu sailkapenerako. Ondorioz, Angel Vicioso aterako da bosgarren etapan liderraren elastiko arrosarekin.

Albisteak (1)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (6)