Etapan omenaldia egin ostean
Weylandten taldeak eta Tyler Farrarrek Italiako Giroa utzi egin dute
Erredakzioa
Leopard-Trek taldeak eta txirrindulari estatubatuarrak lasterketa uztea erabaki dute.
Leopard-Trek taldeak, Wouter Weylandt hildako txirrindulariaren taldeak, Italiako Giroa uztea erabaki du. Taldeko bozeramaile batek adierazi duenez, taldekideek hiletan parte hartu nahi dute eta lasterketa utzi egingo dute euren lagunaren omenez. Gainera, Tyler Farrarrek (Garmin) ere Giroa uztea erabaki du, hildakoaren lagun handia baitzen.