Itxi

7. etapa, 110 km

Italiako Giroa: Garaipen handia lortu du De Clercq gazteak

Erredakzioa

Omega-Pharma taldeko txirrindularia izan da azkarrena montevergineko helmugan, Scarponiren eta Kreuzigerren aurretik. Pieter Weeneningek lidertzan jarraitzeh du.

Bart de Clercq gazteak irabazi du Italiako Giroko zazpigarren etapa, helmugarako bost kilometrotara eraso gogorra jo ostean. Tropelak gutxigatik ez du de Clercq helmugan harrapatu, baina Scarponi berandu iritsi da. Hirugarren, Astana taldeko Roman Kreuziger izan da.

Eguneko ihesaldian sei txirrindulari sartu dira ( Farneseko Visconti, AG2R taldeko Montaguti, Colnagoko Canuti,Quick Step taldeko Pineau, HTC taldeko Bak eta Vacansoleilgo Hoogerland) baina faboritoek helmugatik zazpi kilometrotara hartu ditu.

Pieter Weeningek lidertzan jarraitzen du, Rabobank taldeko holandarrak magliari eutsi baitio. Sailkapen orokorrean ez da aldaketa handirik egon.

7. etapa:

1. Bart De Clercq (Omega Pharma-Lotto) 2:54:47
2. Michele Scarponi (Lampre-ISD) d.b.
3. Roman Kreuziger (Astana) d.b.
4. Stefano Garzelli (AcquaSapone) d.b.
5. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) d.b.
6. Joaquim Rodriguez (Katusha) d.b.
7. Jose Rujano (Androni) d.b.
8. Dario Cataldo (Quick Step) d.b.
9. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) d.b.
10. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervélo) d.b.

Sailkapen orokorra:

1. Pieter Weening (Rabobank) 23:09:59
2. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) + 2
3. Marco Pinotti(HTC-Highroad) d.b.
4. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervelo) + 5
5. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 14
6. Pablo Lastras (Movistar Team) + 22
7. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) + 24
8. Steven Kruijswijk (Rabobank) + 28
9. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) + 30
10. Jose Serpa (Androni) d.b.

Albisteak (6)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (6)