Bi etapa garaipen
Italiako Giro bikaina egin du Euskaltel-Euskadik
Erredakzioa
Talde laranjak bi etapa garaipen ekarri ditu, Antonena Zoncolanen eta Nieverena Gardeccian, jarritako helburuak betez.
Euskaltel-Euskadi taldeak bi etapa garaipenekin utzi du Milanon amaitu den Italiako&' || 'nbsp;Giroaren 94. ekitaldia. Igor Antonek&' || 'nbsp;Zoncolaneko etapa irabazi zuen eta Mikel&' || 'nbsp;Nievek&' || 'nbsp;Gardecciakoa.
Alvaro&' || 'nbsp;Gonzalez de Galdeanoren mutilek Italiara etapa garaipen bat lortzeko helburuarekin abiatu ziren eta birekin alde egin dute.&' || 'nbsp;Mikel&' || 'nbsp;Nievek, gainera, azken metrora arte borrokatu du lehenengo hamarren artean sartzeko lehian. Leitzakoak ez du oso gutxigatik lortu.
Alvaro&' || 'nbsp;Gonzalez de Galdeano kirol-zuzendariaren aburuz,&' || 'nbsp;Giroa historikoa izan da. "Helburua etapa bat irabaztea zen, inoiz en genuen lortu, eta Giroko bi etapa nagusiak eskuratu ditugu, Zoncolanekoa eta Gardecciakoa. Oso harro nago ziklista guztiek ahal zuten guztia eman dutelako", esan du.