Urriak 13, asteartea
10. etapa: Lanciano - Tortoreto Lido, 177 km
eitb.eus
Etapako azken 40 kilometroetan jokatuko den zirkuitua hainbat hesi gogorrekin erabakigarria izango da garailea erabakitzeko.
Giroko lehen atseden eguna eta gero jokatuko da 10. etapa.
Kostaldea atzean utzi eta Chietira joko du lasterketak hainbat igoerekin, gogorrena Tricalleko hesia izango da (%18ko aldapekin). Giulanovako kostaldetik igaroko dute etapako 49 kilometroko zirkuituan sartu arte.
Bertan igoera labur tea gogor hauek dituzte, Tortoreto (%20), Colonnella (batez beste %10eko pendiza, %18ko aldapa batekin ), Controguerrako hesia (%24), berriro ere Tortoreto eta helmugaraino 10 kilometro lau-lauak.