Urriak 16, ostirala
13. etapa: Cervia - Monselice, 192 Km
eitb.eus
Azken kilometroak tranpa bat dira. Hesi gogorrekin topatuko dira txirrindulariak, azkena Muro di Calaone da Rivadolmo (%18ko aldaparekin) eta helmugatik oso gertu.
13. etapa Cervian hasiko da eta lehenengo 150 kilometroak lau-lauak dira, gero errepidea aldatuko da Monselicera heldu baino lehen.
Poko bailaratik abiatuko da lasterketa eta azken 40 kilometroetan bi hesi gogorrei egin behar diete aurre txirrindulariek; alde batetik, Muro di Vallorto %20ko aldaparekin, Castelnuovoko igoera eta Roccolo %17ko malda gogor batekin.
Gero jaitsiera azkarra bat izango dute eguneko azken hesia topatu arte, Muro di Calaone da Rivadolmo (%18ko aldaparekin); hortik helmugaraino 16 kilometro faltako dira.