Urriak 20, asteartea
16. etapa: Udine - San Daniele del Friuli, 228 km
eitb.eus
Monte di Ragogna hirutan igoko dute etapako azken kilometroetan (2,8 km, batez beste %10,4ko pendiza). Tropela elkarrekin heltzen bada bertan apurtuko da.
Italiako Giroko 16. etapak, Udine - San Daniele del Friuli, 229 kilometro ditu, oso luzea eta 3. Mailako bost mendate ditu eta 2. mailako beste bat lehen kilometroetan.
Madonnina del Domm da igoera hori, eguneko igoera luzeena, gero Monte Spig eta Monteaperta daude,malda gogorrak , baina luzera laburreko mendateak.
Majanora heltzen direnean Susanseko Gazteluko hesia topatuko dute (kilometro bat, %16ko aldaparekin); ondoren Monte di Ragogna hirutan igoko dute (2,8 km, batez beste %10,4ko pendiza).
Jaitsiera laburra eta helmuga San Daniele del Friulik izango dute.