Faboritoetako bat
Simon Yatesek Giroa utzi du, koronabirusagatik positibo eman ostean
Agentziak | Erredakzioa
Mitchelton Scott taldeko gainerako txirrindulari eta langileei ere proba azkar bat egin diete eta denek negatibo eman dute. Giroak lasterketan jarraitzeko baimena eman die.
Simon Yates (Mitchelton Scott) britainiarrak Italiako Giroa utzi behar izan du COVID-19agatik positibo eman ostean. Yatesek 2018ko Espainiako Itzulia irabazi zuen eta aurtengo Giroko faborito nagusietako bat zen.
Tirreno- Adriatikoko irabazlea ez da 8. etapako irteeran izango eta, ondorioz, Giroak beste txirrindulari garrantzitsu bat galdu du. Aurreko egunetan Geraint Thomasek eta Miguel Angel Lopezek, besteak beste, utzi dute lasterketa, biek erorikoen ondorioz.
Yatesek sintoma oso arinak izan zituen 7. etapa bukatu osteko orduetan. Mitchelton-Scott taldeko medikuek proba azkarra egin zioten eta emaitza positiboa izan zen. Ondoren bigarren proba bat egin zioten, RT-PCR, eta lehenengoak emandako emaitza konfirmatu zuen.
28 urteko txirrindularia bere logelan bakartu uzten eta berrogeialdian egon beharko du.
Mitchelton Scott taldeko gainerako txirrindulari eta langileei ere proba azkar bat egin diete eta denek negatibo eman dute. Giroak lasterketan jarraitzeko baimena eman die eta proba gehiago egingo dizkie datozen egunetan.
#Giro UPDATE:@SimonYatess will not start today's stage of the @giroditalia following a positive COVID-19 result.
“Simon’s health remains our main concern and, thankfully, his symptoms remain very mild & he is otherwise in good health."
Full details ¿https://t.co/SX1Hwhf8Ex
— Mitchelton-SCOTT (@MitcheltonSCOTT) October 10, 2020