Itxi

11. ETAPA

Arnaud Demare, laugarrenez garaile

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Peter Saganen aurretik sartu da Groupamako txirrindulari frantziarra, eta sendotu egin du erregulartasunaren elastikoaren jabetza.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arnaud Démare (Groupama-FDJ) txirrindulari frantziarrak Italiako Giroko hamaikagarren etapa irabazi du asteazken honetan, Porto Sant 'Elpidio eta Rimini artean (182 kilometro).

Horrenbestez, Demarek lau etapa garaipen lortu ditu dagoeneko aurtengo Giroan, eta bigarren izan den Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) gainditu du berriz ere. Ondorioz, sendo jarraitzen du erregulartasunaren 'maglia ciclaminoa' eskuratzeko bien artean duten lehia horretan. Etapako hirugarren postua Alvaro Hodeg (Deceunick Quick Step) kolonbiarra bereganatu du

Sailkapen nagusian, Joao Almeidak (Deceunick Quick Step) lider jarraitzen du bederatzigarren egunez jarraian.

Ostegun honetan, hamabigarren etapa gogorrari egingo diote aurre, Cesenaticon hasi eta amaituko dena eta Marco Pantani zenari eskainita dagoena. Bost mendate igo beharko dituzte egunean zehar, % 10eko maldak dituzten igoera eta jaitsiera luzeekin.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.

Albisteak (3)

Bideoak (1)