Itxi

13. etapa

Ulissik Almeida gainditu du esprintean, eta liderrak aldea handitu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Almeidak 6 segundoko gain-saria lortu du eta Wilco Kelderman 40 segundora du orain, eta Pello Bilbao 49ra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Diego Ulissi UAE taldeko txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko 13. etapa, bukeareko esprint estuan gailenduta. Guztira, 192 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Cervia eta Monselice artean. Bigarren Joao Almeida sailkapen nagusiko liderra izan da eta, horri esker, sailkapenean aurkariekin duen aldea handitu du.

Ulissik lau ordu, 22 minutu eta 18 segundoko denbora egin du, Almeidaren eta Patrik Konrad austriarraren aurretik.

Italiarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan, eta zortzigarrena parte hartu duen edizio guztietan.

Joao Almeida liderra, berriz, ez da zentimetro gutxi batzuengatik gailendu, baina, hala ere, sei segundoko gain-saria lortu du eta, horrela, Wilco Kelderman herbeheretarra 40 segundora dauka orain, eta Pello Bilbao, berriz, 49ra. Bizkaitarra zortzigarren izan da helmugan.

Albisteak (4)

Bideoak (2)