Itxi

14. ETAPA

Gannak irabazi du erlojupekoa eta Almeidak lidergoa sendotu du

AGENTZIAK | ERREAKZIOA

Leer en Castellano

Pello Bilbaok sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du, liderrarengandik 2:11ra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Filippo Ganna (Ineos) italiarrak nagusitasunez irabazi du Italiako Giroko hamalaugarren etapako erlojupekoa, Conegliano eta Valdobbiadene arteko 34,1 kilometroko ibilbidean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Joao Almeida (Deceunick Quick Step) portugaldarrak maglia arrosa sendotu du; izan ere, seigarren denborarik onena egin eta gainerako arerioei aldea sartu die.

Ganna, erlojuaren aurkako munduko txapelduna eta Giroko lehen etapa abiatu zuen erlojupekoaren irabazlea, lehen postuan helmugaratu da 42 minutu eta 40 segundoko denborarekin. Haren atzetik sartu dira Rohan Dennis bere taldekide australiarra, 26 segundora, eta Brandon Mcnulty (UAE) estatubatuarra, 1:09ra.

Sailkapen nagusian, Almeidak liderraren maglia arrosari eusteaz gain areagotu egin du ondoren dituen txirrindularekiko tartea. Hartara, Wilco Kelderman (Sunweb) herbeheretarrak bigarren tokian jarraitzen du, 56 segundora, eta hirugarren Pello Bilbao (Bahrein Merida) bizkaitarra da, 2:11ra.
Egun txarra izan da sailkapen nagusiko gainerako izen handientzat: Vincenzo Nibali (Trek Segafredo) italiarra bosgarren geratu da, Almeidarengandik 2:30era; Rafal Majka (BOra) poloniarra 2:33ra, baita Domenico Pozzovivo (NTT) ere. Azkenik, Jakob Fuglsang (Astana) daniarra izan da kaltetuena, lehen hamarretatik kanpo kokatu baita, 4:08ra.

Lasterketak hamabosgarren etaparekin jarraituko du igande honetan, Rivolto aire-basearen (Frecce Tricolori eta Piancavallo) arteko 185 kilometroko etapa. Txirrindulariek lau mdate igo beharko dituzte: bigarren mailako hiru eta lehen mailako beste bat, etapako azken kilometroetan. Horren ostean, lasterketak atseden hartuko du astelehen honetan, eta koronabirus testei eging diete aurre parte-hartzaileek.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.

Albisteak (4)

Bideoak (1)