19. etapa
Josef Cernyk irabazi du tropelaren matxinada eragin duen etapa
Agentziak | Erredakzioa
Antolatzaileek ibilbidea erdira laburtu behar izan dute txirrindulariek 'planto' egin dutelako. Sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik.
Josef Cerny txirrindulari txekiarrak (CCC Team) irabazi du Italiako Giroko 19. etapa. Cerny bera bakarrik iritsi da Astiko helmugara 13 kilometroren faltan iheskideak atzean utzita.
Etapak 251 kilometroko ibilbidea zuen aurreikusita, Monbergnon hasita, baina azkenean Abbiategrassotik atera da ibilbidea erdira murriztuta. Horrela, azkenean, 124 kilometro egin dituzte txirrindulariek hasierako kilometroan protesta egin ostean. Etapa aurreikusi bezala egiteak euren defentsak “arriskuan” jartzen zituela salatu dute, Txirrindulari Profesionalen Nazioarteko Elkarteak (CPA) adierazitakoaren arabera.
Talde nagusia 11 minutu luzeko atzerapenarekin sartu da helmugan, baina sailkapen nagusian ez da aldaketarik Giroa amaitzeko bi etapa falta direnean.
Etxeondoren lehiaketa
Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.
Your browser doesn't support HTML5 video.