18:00etan
Gaur, zuzenean, Giroko taldeen aurkezpena
EITB Media
Italiako Giroko 104. edizioan 23 taldek hartuko dute parte. Ekitaldia ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da.
Gaur arratsaldeko 18:00etan 2021ko Italiako Giroan parte hartuko duten taldeen aurkezpena egingo da Turinen.
Ekitaldia ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai eta betikoez Fermin Aramendi, Alfontso Arroio eta Xabier Usabiaga izango dira esatariak.
Aurten etapa guztiak oso-osorik ikusi ahal izango dira eitb.eus-eko Giroko atal berezian eta iruzkinak egiteko aukera egongo da #giroaEITB traolapean.
PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK
AG2R Citroën Team, Frantzia
Astana - Premier Tech, Kazakhstan
Team Bikeexchange, Australia
Bora Hansgrohe, Alemania
Bardiani CSF, Italia
Cofidis, Frantzia
Deceuninck Quickstep, Belgika
Team DSM, Alemania
Education First - Nippo, AEB
Eolo-Kometa Cycling Team, Italia
Groupama - FDJ, Frantzia
Ineos Grenadiers, Erresuma Batua
Israel Start-Up Nation, Israel
Intermarché - Wanty - Gobert, Belgika
Lotto - Soudal, Belgika
Movistar Team, Espainia
Alpecin - Fenix, Belgika
Bahrain - Victorious, Bahrain
Trek Segafredo, AEB
Vini Zabù, Italia
Team Jumbo - Visma, Herbehereak
Team Qhubeka Assos, Hegoafrika
UAE Team Emirates, Arabiar Emirerri Batuak