3. ETAPA
Van der Hoorn herbeheretarraren garaipen handia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sailkapen orokorrean Filippo Ganna italiarrak jarraitzen du buru, 16 segundorekin Tobias Foss norvegiarraren gainean eta 20rekin Remco Evenepoel belgikarraren aurrean.
Taco Van der Hoorn (Intermarché Wanty) neerlandarrak bakarrik irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa, Biella eta Canale artekoa, 190 kilometrokoa. Filippo Ganna (Ineos) italiarrak liderraren maglia arrosa mantentzen du.
Van der Hoorn, 27 urtekoa, 8 lasterkariren hasierako ihesaldi batetik bizirik atera den azkena izan da, eta azkenburuko eraso bati esker, bakarrik iritsi ahal izan da 4:21:29ko denborarekin. Pelotoia 4 segundora iritsi da, Davide Cimolai (Israel Start Up) italiarra eta Sagan (Bora) buru.
Azken kotak, Guarenek, garrantzi handia izan du etapan; 2,8 kilometro eta azken metro gogorrak non ihesaldiak sufritu egin duen. Giulio Cicconek (Trek-Segafredo) eta Tony Gallopinek (AG2R) talde handitik salto egiteko aprobetxatu dute.
Atzean akordioa egon izan balitz, ihesaldia ez zatekeen ondo aterako. Baina ez da hala izan, eta Taco Van der Hoornek Pellaud askatzeko eta atzetik ehiztariak ez etortzeko estutu du. Neerlandako abiadura-lasterkariak sufritu egin du, baina irabazi, laugarren garaipen profesionala lortuz.
Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik izan eta Filippo Ganna (Ineos) italiarrak jarraitzen du buru, 16 segundorekin Tobias Foss (Jumbo-Visma) norvegiarraren gainean eta 20rekin Remco Evenepoel (Deceuninck-QuickStep) belgikarraren aurrean.
Astearte honetan, laugarren etapak Piacenzatik Sestolara eramango du tropela (187 kilometro).
3. etapako sailkapena:
1 - VAN DER HOORN Taco (Wanty) 4:21:29
2 - CIMOLAI Davide (Israel) 0:04
3 - SAGAN Peter (BORA) 0:04
4 - VIVIANI Elia (Cofidis) 0:04
5 - BEVIN Patrick (Israel) 0:04
6 - VERMEERSCH Gianni (Alpecin) 0:04
7 - GAVIRIA Fernando (UAE) 0:04
8 - BETTIOL Alberto (EF) 0:04
9 - OLDANI Stefano (Lotto) 0:04
10 - MOSCA Jacopo (Trek) 0:04