Itxi

13. etapa

Nizzolok irabazi du esprintean Veronako etapa, eta Bernalek lider jarraitzen du

L. E. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Italiarraren atzetik Edoardo Affini (Jumbo Visma) herrikidea eta Peter Sagan esloveniarra (Bora Hansgrohe) helmugaratu dira.

Giacomo Nizzolo, helmugan. Argazkia: Efe.

Giacomo Nizzolo (Qhubeka) gailendu da Italiako Giroko 13. etapako esprintean. 198 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Ravena eta Verona artean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Egan Bernalek lehen postuan jarraitzen du.

Nizzolo Europako errepideko txapeldunak hegan egin du Veronan jokatutako esprint luzean 4 ordu 42 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Bigarren postuan Edoardo Affini italiarra (Jumbo Visma) sartu da, eta Peter Sagan esloveniarra (Bora Hansgrohe) hirugarren izan da.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. Egan Bernal kolonbiarrak lehen postuan jarraitzen du, 45 segundora Aleksander Vlasov errusiarra eta Damiano Caruso italiarra hirugarren da 1:12ra.

Larunbatean 14. etapa jokatuko dute, 205 kilometrokoan, Cittadella eta Monte Zoncolan artean.

Etapako sailkapena

1 - NIZZOLO Giacomo Team Qhubeka ASSOS 4:42:19
2 - AFFINI Edoardo Team Jumbo-Visma 0:00
3 - SAGAN Peter BORA - hansgrohe 0:00
4 - CIMOLAI Davide Israel Start-Up Nation 0:00
5 - GAVIRIA Fernando UAE-Team Emirates 0:00
6 - OLDANI Stefano Lotto Soudal 0:00
7 - PASQUALON Andrea Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 0:00
8 - KANTER Max Team DSM 0:00
9 - VIVIANI Elia Cofidis, Solutions Crédits 0:00
10 - GROENEWEGEN Dylan Team Jumbo-Visma 0:00

Sailkapen nagusia

1 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers 53:11:42
2 - VLASOV Aleksandr Astana - Premier Tech 0:45
3 - CARUSO Damiano Bahrain - Victorious 1:12
4 - CARTHY Hugh EF Education - Nippo 1:17
5 - YATES Simon Team BikeExchange 1:22
6 - BUCHMANN Emanuel BORA - hansgrohe 1:50
7 - EVENEPOEL Remco Deceuninck - Quick Step 2:22
8 - CICCONE Giulio Trek - Segafredo 2:24
9 - FOSS Tobias Team Jumbo-Visma 2:49
10 - MARTÍNEZ Daniel Felipe INEOS Grenadiers 3:15

Albisteak (3)